
Gorka
Uribarren
Txisteak euskeraz
Txisteak
Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketa:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denal hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?
Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.
Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?
- 208, jauna – erantzun du ikasleak.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala
giza gorputzak?
- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.
Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio:
- Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?
- Anderenoak zigortu egin nau …
- Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
- Bere galderei erantzuteagatik.
- Gaizki erantzun diozu, noski …
- Ez, ez. Nik ondo erantzun diot … Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.
Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.
-Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
- Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot?-galdetu zion bezeroak.
Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.
Maisuak Jaimitori galdetu dio:
-Jaimito zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!
Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio
-Nire senarra aingeru bat da.
-Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.
Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du:
-Ba al daukazue azido azetil salizilikoa?
-Aspirina, esan nahi duzu, ez?
-A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.
Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:
Emango didazu izozki bat mesedez?
Zer zaporezkoa?
Berdin zait, erori egingo zait.
Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:
Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio:
Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu denean berriro esan dio: Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio.
Hurrengo egunean indioa sartu da esanez.
Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.
Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
PPPPPRRRRRRRRR!
Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
Ipurdian?
Ez, gizona, sudurrean.